XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bergson-ek mihi puntan du askotan arbolaren itchura: Bere jitea argi eta garbi daukanarentzat, izeitea, aldatzea, aldatzea, ontzea, ontzea, baratu gabe, bere buruaren egitea.

Gizona, arbola zeru alde bezela, geroari buruz hedatzen eta aldakatzen.

Ez da haurra gizon, bainan da haurra izanen gizona.

Gizona ez dago geldi, bainan higi eta higi.

Farrasta hez-gaitz batek dabila gizona, goiti eta beheti.

Goiti; ez balinbada, zorigaitzez, beheiti!.

Gizonaren izeitea, egitea.

Gizonaren egitetik gelditzea, heriotzea.

Erroaren lana ontasun hostoentzat, hostoen lana aberats erroendako.

Aski zaila balitz arbola erro pozi kanteiletik loth, ala hosto bazterretik har, den dena jalgi litake bere oso guzian.

Arbolak balu kontzientzia ikas lezake bat dagola burutik buru.

Horiek hola, gizonaren kontzientzia, dena zirri-marra eta dena bat izanki urtheren liburu osoa bezela.

Uste dut barneko bizi guziak iduri duela hitz lerro bat, hasia kontzientziaren iratzartzearekin; hitz lerro bat bakarra, virgulaz edo katzoez ereina, nihun mozteko pondurik ez ukanki.

ORHOITZAPENA ETA KASKOA

Gizonaren bizi izpirituala, gizonaren kontzientzia luze-luze egonki, ezin erhautsia.

Bizkitartean gizona huntaz orhoitzen orai, eta hartaz sarri.

Zerk bada berech dezake ahurtara bat kontzientziaren ganher bethe gaitzetik?....

Nundik nola hautatze izpi hori? Ohoit nitake aspaldian ez ikusi adichkideaz, urrun den etche maiteaz.

Nolaz agertzen zaizkit adichkide edo etchea?.

Ribet-ek badauka prest arrapostua.

Orhoitzapenak kokatuak ditugu buru barneko muiñan.

Orhoitzapen bakoitcha chicht sartua dago bere muiña kanteilean.

Muina kanteila dardaratzearekin, han zauden orhoitzapenak iratzartzen dira, bazterrekoak aldiz hala-hala lo egoiten.

Ribot-en arabera kontzientziak eta muinak bat egiten dute.

Herioak jo muina, eta kontzientzia harekin barrea.

Zonbat irauten baitu ere muinak, eta hainbertze gogoak iraunen.